| | Buletina | Adierazpena | Kontaktua

> Destakatuak

Destakaturik ez!! ez!!

Destakaturik ez!! ez!!

> Manifestua

Ideologiak, denak, gaindituta daudela sinistu arazi nahi digute. Gureak egin omen du. Zer egin ez dago, esan digute. Kapitalismoaren borreroen hitzak dira horiek. Ideologia guztiak gaindituta ei daude, haiena izan ezik. Bizi-bizi dago Kapitalismoa. Bizi-bizi hark sustatu, bultzatu eta garatutako esplotazioa. Zapalkuntza. Mozkin egarri dira. Irabazi gero eta gehiagoen gose. Gose ase ezina. Munduko herriek, langile-kastako emakume eta gizonek, bereziki, larrutik ordaintzen ari diren gosea, alegia. Basapisti asegaitz hori akabatu beharra dago. Ez dago besterik, betirako makurtuta, zapalduta, bizi nahi ez badugu. Horregaitik sortu dugu Matxingune taldea, piztia akabatzeko ahaleginak elkarlana eskatzen duelako. Halabeharrez. Herri berria eraiki nahi dugu, jendarte libre eta burujabez egindako herri komunista, hain zuzen.

Hamaika aldiz entzun dugu, beste horrenbestetan esan digutelako, komunismoarenak egin duela. Huts egin izan duela, huts egingo duela eta hutsean geratuko dela, nahita ez. Kapitalismoaren borreroen esanetan utopia ei da klaserik, zapalkuntzarik eta esplotakuntzarik gabeko herria. Hori esaten digute, horixe sinistu arazi nahi. Gehiegitan errepikatzen dute, egia osoa izateko. Agerikoa da beldur direla. Eta beldur hori elikatu nahi dugu guk. Areagotu. Iragana aztertu nahi dugu. Ondo ikasi, egin ziren hutsak ezagutu, konpontzeko, eta lortu ziren garaipenak ikasteko. Ondo ikasi gainera, gure eguneroko borrokara gaurkotuz taxuz eta gogoz egokitu ahal izateko. Jakina da bere historia ezagutzen ez duen herriak arbasoen hutsak eta miseriak errepikatzera dagoela behartuta. Ezagutzan datza hortaz, giltzarria. Hori da gure asmoa, gure xedea: herrien eta langile jendearen historia landu duten idatziak ezagutu araztea. Jakinminean direnen esku horiek guztiak jartzea, nork bere iritzia landu dezan hedabideek zabalduriko “egiak” bere horretan eta itsuki aintzat hartu gabe.

Matxingune askotariko jendez osatutako taldea duzue. Askotariko gara, gure jatorriak, ibilbidea edo iturriak pluralak diren bezala. Ez dugu bat egiten, ez modu itsu eta hertsian behintzat, komunismoaren inguruan dantzatzen diren horrenbeste “ismo” horiekin guztiekin. Zer garen, badakigu: Komunistak gara, euskaldunak, internazionalistak eta ekologistak. Eta patriarkadoa eta kapitalismoa ditugu etsai. Etsai amorratuak. Horiek gara gu, etiketa gehiagorik gabe. Hori da gure xalotasunean eskaintzeko daukaguna. Euskal Herrian sortu eta mundu zabalera hedatzea gure genukeen ekarpen xumea.

Arestian aipatu bezala, ezinbestekoa da elkarlana. Behar-beharrezkoa. Horrexegaitik egiten dizuegu dei zuoi guztioi, asmo komunistekin bat egiten duzuen herritarroi, taldearekin bat egitera. Nork bere ahalmenen arabera ekarpenak egitea. Dela iradokizunen bat idatziz, dela idatzizko gogoetak igorriz, dela… hamaika modu eta bide dago gurekin bat egiteko.

Matxingune taldekideak zuon guztion ekarpenak jasotzeko prest gauzkazue. Argitara emandako edozein idatziren gaineko iruzkinak hartzeko irrikitan gaude. Berdin idatziotan hutsik egin badugu zuzenketa eskatuz bidalitakoak, bai eta argitaratu beharrekoak diren baina inon agertzen ez diren testuen inguruko eskaerak ere. Zuon iritziak ezinbestekoak ditugu gure lana eta ahaleginak txukun eta ganoraz egiteko.

Euskal Herrian, 2011ko otsailaren 28an


En un tiempo en que el sistema ha decretado que las ideologías han muerto vemos que, contrariamente a lo que se declara, el capitalismo no está muerto y que las consecuencias de su búsqueda del máximo beneficio las están pagando todos los pueblos del mundo y en concreto los y las trabajadoras. Conscientes de que la bestia debe ser sometida si no queremos ser esclavizados, las personas que formamos Matxigune taldea consideramos que debemos trabajar duro para la construcción de una nueva sociedad, la sociedad comunista.

El sistema nos repite hasta la saciedad que el comunismo es una utopía, que nunca ha funcionado y nunca funcionará. Y lo repite porque le teme. Por ello lo que proponemos es analizar lo que se realizó en el pasado, para conociendo todos sus errores y sus múltiples aciertos, poderlo aplicar en nuestra lucha, reformulándolo y actualizándolo. Dicen que el pueblo que no conoce su historia, está condenado a repetir los errores pasados. Por ello, nuestro propósito es poner al alcance de todas las personas que tengan inquietudes los textos que han marcado la lucha de los pueblos y de la clase obrera para que tengan la opción de formarse una opinión personal y no la distribuida “desinteresadamente” por la manipulación de los medios de comunicación.

Matxigune taldea está formado por diferentes personas y como diferentes personas que somos, cada una de nosotras tiene una trayectoria y una formación diferente. No nos encasillamos dentro de ninguno de los variados “ismos” del comunismo, simplemente nos reconocemos como personas comunistas, euskaldunes, internacionalistas, ecologistas, antipratiarcales y anticapitalistas. Sin más etiquetas. Ésta es nuestra pequeña aportación desde Euskal Herria que iremos incrementándola en la medida de nuestras fuerzas.

Matxingune taldea está abierto a todos los comentarios que queráis hacernos llegar sobre textos publicados, textos que faltan, errores en los textos publicados… pensamos que vuestros comentarios son necesarios para hacer lo mejor posible nuestro trabajo.

Euskal Herrian, 2011ko otsailaren 28an


À une époque où le système a décrété la mort des idéologies, on constate que, contrairement aux déclarations officielles, le capitalisme n’est pas mort et que ce sont tous les peuples du monde et, en particulier, les travailleuses et les travailleurs qui subissent les conséquences de la recherche du bénéfice maximal. Conscients que la bête doit être soumise si nous voulons échapper à l’esclavage, les membres de Matxingune taldea considèrent qu’un travail en profondeur les attend pour la construction d'une nouvelle société, la société communiste.

Le système répète jusqu’à la satiété que le communisme est une utopie qui n’a jamais fonctionné et qui ne fonctionnera jamais. Mais l’on répète ce que l’on craint. C’est pourquoi nous proposons d’analyser ce qui a été fait par le passé, pour identifier toutes les erreurs commises, ainsi que les multiples réussites, pour pouvoir appliquer ces principes dans le cadre de notre lutte, en les reformulant et en les actualisant. On dit que les peuples qui ignorent leur histoire sont condamnés à répéter les erreurs passées. C’est pourquoi, nous avons pour objectif de mettre à la portée de toutes les personnes qui se posent des questions les textes marquants pour la lutte des peuples et de la classe ouvrière afin que chacune et chacun puisse se forger une opinion personnelle au-delà de celle diffusée « de manière désintéressée » par la manipulation des médias.

Matxingune taldea est formé de différentes personnes qui, en tant que telles, ont derrière elles une trajectoire et une formation différentes. Loin de nous cantonner dans l’un des « -ismes » du communisme, nous nous définissons simplement comme personnes communistes, basques, internationalistes, écologistes, antipatriarcales et anticapitalistes. Sans autres étiquettes. C’est notre apport, depuis l’Euskal Herria, apport que nous allons développer dans la mesure des forces disponibles.

De même, nous engageons toutes les personnes intéressées à se joindre à nous et à contribuer à notre démarche sous une forme ou sous une autre en fonction des possibilités de chacune, par des textes, commentaires, etc.

Matxingune taldea est ouvert à tous les commentaires à propos des textes publiés, du manque de tel ou tel texte ou des erreurs dans les dits documents... Nous pensons en effet que vos commentaires sont nécessaires à la qualité de notre travail.

Euskal Herria, 28 février 2011

> Egile gogokoenak

  1. Egilerik ez!!
Seguir a matxingunea en Twitter

www.matxingunea.org